XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure arteko emakume batzuek, berriz, harrituta utzi gaituzte: goizean goiz hilobira joan eta Jesusen gorputzik aurkitu gabe itzuli ziren; eta bizi zela zioten aingeruak ikusi omen zituzten.

Joan ziren guretar batzuk ere hilobira, eta emakumeek esan bezala aurkitu zuten; Bera, ordea, ez zuten ikusi.

Orduan Jesusek esan zien:

- Bai zentzugabeak zaretela!

- Eta Profeten hitzak sinesteko motelak!

- Ez al zuen, bada, Mesiasek hori jasan behar, bere aintzan sartzeko?

Eta Moisesengandik hasi eta profetaz profeta, Liburu Santuan Hartaz idatzitako guztia agertu zien.

Zihoazen herrira iritsi zirenean, Berak aurrera zihoalakoa egin zuen.

Baina haiek, geldierazi nahiz, honela zioten:

- Zaude gurekin; berandu da eta eguna iluntzera doa.

Eta sartu egin zen haiekin egoteko.

Haiekin mahaian zegoela, ogia hartu, bedeinkapen-otoitza egin, zatitu eta eman zien.

Orduan ireki zitzaizkien begiak eta ezagutu zuten.

Bera, ordea, itzali egin zitzaien.

Orduan honela esan zioten elkarri:

- Ez al genuen sutan gure bihotza, bidean hitzegiten zigunean, eta Liburu Santuak adierazten zizkigunean?

Eta berehala altxa eta Jerusalena itzuli ziren.

Han aurkitu zituzten Hamaikak eta haien lagunak.